XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GETARIA

Bolibia eta Peruko diapositiba emanaldia

B.INZA

Gazte Asanbladak antolatuta, bi ordu irauten duen diapositiba emanaldia izango da gaur arratsaldeko 4etan Gure Txeru elkartean.

Ikusentzunaldi hau Bolibia eta Peru herriak ezagutzeko aukera bikaina emango digu.

Bertako musikaren laguntzaz, bertako mendiak, eskaladak, kultura eta bizitzaren ezagupena jende guztientzat irekia egongo da.